Mintzalagun egitasmoan izena emateko deia
Euskaltzaleen Topaguneak mintzapraktikarako egitasmoan izena emateko epea zabaldu du, urriaren bukaerara arte.
Zabalik dago Euskaltzaleen Topaguneak urtero antolatzen duen Mintzapraktika egitasmoaren izen ematea, Ordizian. Euskaraz gehiago hitz egin nahi dutenentzat dago zuzenduta edo euskaraz hitz egiteko gaitasuna landu nahi duten horientzat. Egitasmoan parte hartzeko, izena ematea komeni da; urriaren bukaerara arteko epea dago horretarako. Informazio gehiago: Hitzaro euskara elkartean, AEK euskaltegian eta udaletxean eska daiteke.