Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Beatriz Antelo (Coach-a)

«Oso bidaia polita izan da liburua idaztea, asko lagundu dit barruan nuena ordenatzen»

Beasain
Kultura

Beatriz Antelo Vazquezek 'Maternidad real' liburua idatzi du. «Emakumearen eta gizonaren psikean gertatzen diren aldaketak ulertzeko tresna» dela dio. Bihar aurkeztuko du lana, Igartzan.

2019/10/17
Loinaz Agirre

Coach-a da Beatriz Antelo eta 18 urte zituenetik gaur arte ikasitako teoria eta ama izatearen esperientziak uztartuz, Maternidad real liburua idatzi du. Guraso izan nahi dutenei eta guraso direnei lagundu nahi die, amatasunaren oinarrian dauden emozioei ahotsa jarrita. Izan ere, «ama izatea ez da gauetik goizera egiten, prozesu konplexua da, aldaketez betea, eta asimilatzeko denbora behar duena». Mirentxu liburudendan eros daiteke liburua.

Lehenengo liburua duzu ‘Maternidad real’.

Nik beti idatzi dut, baina niretzako, terapia bezala. Beti esaten nuen egunen batean liburu bat idatziko nuela eta nire bizitza osoa kontatuko nuela. Orain dela 7-8 urte blog bat ireki nuen, animaliei buruzkoa. Duela lau urte semea jaio zenean, berriz, crecercomomadre.com blogarekin hasi nintzen. Urtebeteko Amatasun aholkulari kurtsoa ere egin nuen, amatasunaren gai honetan sakontzeko. Orduan esan zidaten ea zergatik ez nuen liburu bat idazten, blogeko idatziak bilduta. Liburu bat idaztekotan, dena berria izan beharko zuela esan nion. Eta horrela egin dut.

Ama bezala hazi da blogaren izena. Haurren hazkuntzari buruz asko dago idatzita, baina amarenaz gutxi.

Hori da liburuaren helburua. Umeei begirako informazio asko dago nonahi. Eta zer gertatzen zaio amari? Eta aitari? Eta bikoteari? Nork hitz egiten du horretaz? Bikotearen transformazioari buruz? Kalean ikusten da sekulako liskarrak daudela biko- teen artean. Amatasunaren gaian sakontzen eta idazten hasi nintzen eta hau da emaitza.

Haurra sortu aurretik hasten da kontakizuna.

Bidaia bat izan da niretzat liburua. Haurra bera sortze aurreko prozesuan hasten da bidaia. Haurdunaldia, abortoa, erditzea, erditze ondorena, haurtzarora itzulera, identitate krisia, bikotea eta sexualitatea gaiak lantzen ditut. Bidaia oso polita izan da liburua, asko lagundu didana barruan nuena ordenatzen.

Bikotearen gaia atal oso batean jaso duzu.

Ezinbestekoa da bikotea. Familiaren zutabea izan beharko luke bikoteak, nahiz eta ez den. Gizonezkoen ikuspegia jasotzeko 14 gizonezkori inkesta egin nien, beraiek nola bizi izan duten aita bihurtzeko prozesua, nola sentitzen diren bere bikotea ama bihurtzen denean, baztertuta sentitzen diren… Oso ona izan zen niretzat beraien iritzia entzutea. Ikusten dut krispazio handia dagoela gizon-emakume arteko berdintasun borroka honetan. Familiara beste kide bat etortzen denean, garrantzitsuena denok ondo egotea da, oreka bat lortzea.

Komunikazioa ere ezinbestekoa da bikotearen artean.

Ikusten dut krispazio handia dagoela gizon-emakume arteko berdintasun borroka honetan. Emakumeei eskatuko nieke gizonei beste era batera begiratzeko eta esku bat botatzeko. Batzuetan ez da ez dutela nahi, askotan ez dute jakiten nola jokatu, ez daukate erreferentziarik, eta guk ere ez. Gure amak etxean egoten ziren. Orain paradigma hau dena aldatzen ari da, tokiak mugitzen ari dira, ez dakigu bakoitzak zein toki hartu, eta batak besteari hainbat gauza aurpegiratzen diegu. Azken batean, ez daukagulako modu egokirik komunikatzeko. Bestalde, distantzia sortzen da umeak dauden bitartean eta bikotearen artean gatazkak edo komunikazio gutxi badago, tarte hori handitu egiten da.

Zenbaitek idealizatuta edukitzen du amatasuna.

Nik ez neukan idealizatuta; niri beldur handia ematen zidan. Prozesua gogorra izango zela irudikatzen nuen. Eta hala da, baina oso aberatsa da. Baina nik uste dut jendeak ez dakiela, eta ez dela asko hitz egiten barruko gai horietaz.

Askorentzat lagungarria izango da zure liburua.

Terapia izan da niretzat, baina guraso izan nahi dutenentzat lagungarria da liburua. Datorren urtean, kontsulta zabaltzeko asmoa daukat.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Iruzkinen atala

Azken 3 egunetako irakurrienak

1

Zaldibiako errotak ezagutzeko ibilaldia egin dute

2022/05/15
Zaldibia
2

Ampo Ordiziak garaipena lortu du eta ligako finalerdietara sailkatu da

2022/05/15
Ordizia
3

Dantzari Txiki Eguna ospatu dute Ordizian

2022/05/15
Ordizia
4

San Isidro eguna ospatu dute Ataunen

2022/05/15
Ataun
5

«Errugbiarekin gozatu dezatela, hori izan dadila lehentasuna»

2022/05/16
Ordizia
Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna izateagatik, orain HITZAkide egiten bazara katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut
HITZA PDFan

KORONABIRUSAREN garaian guztiok ongi informatuta egoteko, HITZA PDFan deskargatzeko aukera zabalik dago HITZAkide ez direnentzat ere.

HITZA eskuratzeko, nahikoa da zure helbide elektronikoa sartzea.

Bidali botoian klik egiten duzunean, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, eta, mezu horren bidez, helbidea zuzena dela baieztatuko duzu. Hor bertan, hemeroteka eremura bideratzeko esteka topatuko duzu, eta, hor, edozein ale deskargatzeko aukera izango duzu.

*Mezurik jaso ez baduzu, baliteke ‘spam’ karpetan egotea.

 
 
 
 
 
Bidali
 
Mezu bat bidali da zure posta elektronikora.