Igandean itxiko dute San Migel jaien argazki erakusketa
Angel Elortza argazkilariak San Migel egunaren inguruan azken hogeita bost urteetan ateratako argazkiak ikusgai daude Gizarte Etxean.
Ormaiztegiko Gizarte Etxeko tabernan ikusgai dagoen San Mielak Ormaiztegin argazki erakusketa itxiko dute datorren igandean. Ormaiztegiko Udalak azaldu duenez, “asko eta asko” izan dira erakusketa ikustera hurbildu diren herritarrak. Angel Elortza argazkilariak San Migel egunaren bueltan azken 25 urteotan ateratako argazkiak jasotzen ditu bildumak.
Erakusketa igandean itxiko badute ere, Gizarte Etxeko txokoak zabalik jarraituko du. Urriaren 23tik aurrera Ander Deuna jaietako egitarauaren azala sortzeko lehiaketara aurkeztutako lanak jarriko dituzte Gizarte Etxean, eta festak bukatu artean egongo dira ikusgai.