Jentilen Etorrerako antzerkiko sarrerak banatzen hasiko dira
ATAUN // Jentilen Etorrera ekitaldian bi urtean behingo antzerkia egingo dute, azaroaren 2an, Ataunen. Jentilbaratza kultur elkartea bihar 10:00etan hasiko da Internet bidez sarrerak banatzen (jentilbaratza.eus webgunean). Doan dira. Egunean bertan San Martingo plazan eta Auzoeta kiroldegian (han da antzerkia) banatuko dituzte.













