Goierriko eskola txikiek festa egingo dute bihar Zerainen
ZERAIN // Gabiria, Zerain, Olaberri, Ezkio, Itsaso eta Itsasondoko eskola txikiek Goierriko Eskola Txikien X. Festa egingo dute bihar, Zerainen. 16:00etan harrera egingo diote. Ondoren, 16:15ean, Errealeko puzgarrietan jolasteko aukera izango dute txikienek. 18:15ean, Potx magoa eta amaitzeko, afari merienda egingo dute.













