Vallejorenak eta Osinalderenak izan dira begirik finenak Asteburu Mikologikoan
Asun Vallejok eta Josu Osinaldek irabazi dute Legazpiko Asteburu Mikologikoaren barruan egin duten Upeltegiaren Begia apustua
Legazpin urtero egiten duten Asteburu Mikologikoaren barruan Upeltegiaren Begia apustua izaten da. Legazpiarrek ikusgai jartzen duten perretxiko bete saskiak zenbateko pisua duen asmatu behar dute. Gehien hurbiltzen direnek saskia, makila eta labana jasotzen dituzte sari gisa. Aurtengo ekitaldian Josu Osinalde eta Asun Vallejo izan dira irabazleak. Asteburu Mikologikoan bilketa, erakusketa eta dastaketa egin dituzte. Haurrek euren txokoa izan dute, ohi bezala, eta bertan perretxikoekin lotutako marrazkiak egin dituzte; umeek ere opariak jaso dituzte.