Irizar Taldeak bere eskaintza guztia eta azken berrikuntzak aurkeztu ditu Belgikan egiten ari den Busworld azokan. Mobileye konpainiarekin elkarlanean, sistema adimendun berria garatuko dutela iragarri dute.
Asun Vallejok eta Josu Osinaldek irabazi dute Legazpiko Asteburu Mikologikoaren barruan egin duten Upeltegiaren Begia apustua
Eñaut Martikorenaren atzetik, ataundarrak egin du puntuaziorik onena, eta pausu garrantzitsua eman du final erdiei begira. Iñaki Apalategi laugarren gelditu da, eta puntuazioen zain gelditu beharko du.
Kataluniako herriari elkartasuna adierazteko eta Altsasuko gazteen askatasuna exijitzeko antolatu du. Ostiralean, 17:00etan, Larraizko goiko aparkalekuan da hitzordua, eta argazkia 20:00etan ateratzea da asmoa.
'Goazen elkarrekin jolastera' erakusketa jarri dute Zerainen, garai bateko jolasak oinarri hartuta. Herriko aiton-amonak eskolako umeekin batera aritu dira asteburuan.
Euskal Telebistako Ur Handitan saioak 'Aralarreko azken ausartak' erreportajea eskainiko du bihar, artzaintzaren aldeko apustua egin duten hiru gazte goierritar protagonista direla.
Legorretako Kultur Astearen barruan, urteroko bertso saioa egin dute Jainkoeneko atarian. Andoni Egaña eta Oihana Iguaran aritu dira kantuan. Gaur arratsaldean jarraituko du kultur asteko egitarauak.
Jorge Oteiza eskulturgileak Ordiziarekin izandako harremana eskertzeko, haren aldeko eguna antolatu zuen Ehunate elkarteak. Seguran Umetxea zabaldu zuten, eta Beasainen, Mintzalaguna egitasmoaren bigarren ekitaldia hasi zen.
Legazpiko Kultur Etxean egin dute sari banaketa argazkiak erakutsi ondoren.