Gurasoei esan beharrekoak
Ttiklik Elkarguneak zazpigarren urtez antolatu du Gurasoei Gutuna lehiaketa. Lanak azaroaren 10erako aurkeztu behar dira.
Gurasoei esan beharrekoak eskertzak, haserreak, eskariak… idazteko aukera eskaintzen du Ttiklik-ek antolatutako Gurasoei Gutuna lehiaketak. 0-7 urtekoek marrazki bidez adierazi ditzakete sentimenduak, eta 8tik aurrerakoek idatziz. Ohi bezala, hiru maila daude: gazteen mailan, 6 eta 11 eta 12 eta 18 urte bitartekoena, eta helduetan, 18 urtetik gorakoena. Azaroaren 10ean bukatuko da lanak aurkezteko epea.