Maria Jesus Mujika omendua eta saritua
Omenaldia jasotzeaz gain, Beasaingo azokakoerrezil sagar lehiaketa irabazi du eta fruta eta barazkien lehiaketan hirugarrena izan da
Beasaingo azoka berezia izan da gaur, baserritarren lanari aitortza egiteko eguna izan baitu udalak.
Hasteko, Lazkaoko Altune baserriko Maria Jesus Mujika omendu dute. Txistulariaren doinuarekin, aurreskua dantzatu eta lore sorta eskaini dio Leire Artola zinegotziak. Adinik handieneko azokako saltzailea da lazkaotarra.
Ondoren, bi lehiaketetako sariak banatu dituzte. Buztingintza elkarteko kideek egindako zeramikazko oroigarriak jaso dituzte, diruarekin batera. Irabazleak ondorengoak izan dira:
Fruitu eta barazki lehiaketa:
1. Josetxo Mendia (Altzibar baserria-Zegama).
2. Patxi Arizmendi (Iturriotz baserria-Arama).
3. Maria Jesus Mujika (Altune baserria-Lazkao).
Errezil sagar lehiaketa:
1. Maria Jesus Mujika (Altune baserria-Lazkao).
2. Inaxi Aranburu (Murugoena baserria-Beasain).
3. Maria Luisa Urrestarazu (Ondarre-Beasain).