Bihartik igerilekuak berriro zabalik
Astero egiten duten iragazki garbiketagatik isurtzen den ura Gipuzkoako Urakeko kolektorera bideratuko dute
Bikuña igerilekuko bi igerilekuak bihar zabalduko dituzte berriro. Urola errekan amuarrainak hilda agertu eta gero, Legazpiko Udalak ixteko erabakia hartu zuen. Izan ere, amuarrainak hilda agertu ziren Urola errekan eta igerilekuetatik astero egiten dituzten ur isurien ondorioa izan edo ez, udalak neurri hori hartu zuen eta igerilekuko ura Gipuzkoako Urakeko kolektorera bideratzeko eskaera egin zuen. Behin-behineko irtenbidea eman diote arazoari eta igerilekuak bihar irekiko dituzte. Udalak, hala ere, behin betiko irtenbidea emango duen proiektua eskatu dio Gipuzkoako Urak erakundeari.