Gazteen festa eta lasterketa herrikoia
Legorretako Gazte Festaren eta Goierri Garaiko herri lasterketaren berri ekarri zuen, besteak beste, Goierriko Hitzak gaurko egunez, duela 15 urte.
Urriaren 31tik aurrera ospatuko dituzte aurten Legorretako Gazte Festak. Duela hamabost urte, ordea, gaurko egunez eman zuen Goierriko Hitzak jai horien berri. Bazkaria eta auzoetako kideen arteko jokoak egin zituzten, besteak beste. Lagun artean eta jai giro ederrean ospatu zuten eguna. Hala kontatu zuten asanbladako kideek:
Egun berean, Goierri Garaiko herri lasterketa ere egin zuten. Guztira 300 lagunek baino gehiagok parte hartu zuten zortzigarren edizioko probetan. Gizonezkoetan Roberto Ruiz eta emakumezkoetan Nieves Zarza izan ziren irabazleak. Gurpildun aulkien lasterketa ere egin zuten, zazpi lagunek; Iñaki Castañeda izan zen azkarrena.
Kirol arloarekin jarraituz, Ordiziak 2-1 irabazi zion Trintxerperi, eta Urolak 2-1 Real Union taldeari. Erregional mailako derbi goierritarrean, Segurak 1-2 irabazi zion Ilintxari, Legazpin jokatutako partidan.