Azurmendik Euskal Herriko txapelketako finala jokatuko du igandean
Gasteizko Iradier Arenan jokatuko dute finala. Arriarangoa gaixo antzean ibili da, baina «lan txukuna» egiten saiatuko da.
Lehenengo mailako Euskal Herriko aizkolari txapelketa jokatuko dute igandean, Gasteizen. Iñaki Azurmendi arriarrandarra da sei finalistetako bat; harekin batera ariko dira Iker Vicente, Mikel Larrañaga, Julen Alberdi, Eneko Otaño eta Jon Rekondo ere.
Egin beharreko lanari dagokionean, hamabi pago enbor ebaki beharko dituzte guztira: 54, 60 eta 72 ontzako launa. Aurreko egunetan gaixo antzean ibili bada ere, arriarandarra «lan txukuna» egiten saiatuko da. Azurmendi bi aldiz izan da Euskal Herriko aizkora txapelduna, 2011n eta 2013an.
Finala, Gasteizko Iradier Arenan jokatuko dute, igandean, 12:00etan hasita.