Kontxi Simonek irabazi du Ander Deuna jaietako egitarauaren azalaren lehiaketa
12 urtetik beherakoen marrazki lehiaketa Elorri Okarizek irabazi du
Banatu dituzte Ormaiztegin aurtengo Ander Deuna jaietako egitaraua osatzeko egin ohi duten azal lehiaketa. Irabazlea Kontxi Simon Bartolome izan da eta 300 euroko diru saria jaso du oroigarriarekin batera. 12 urtetik beherakoei zuzendutako Marrazki Lehiaketa, aurten seigarrena, Elorri Okariz Repisok irabazi du eta margoak zein oroigarria jaso ditu. Ormaiztegiko udaleko zinegotziek banatu dituzte sariak.