Azpeitia, Tolosa eta Perez Azazetaren liburu-aurkezpena
GASTRONOMIA // Josema Azpeitiak, Ritxar Tolosak eta Txusma Perez Azazetak Rutas y restaurantes con encanto de Gipuzkoa liburua aurkeztuko dute datorren astelehenean, urriak 28, Donostiako Euskal Gastronomia Kofradian, 19:00etan. Liburuan lurraldeko 30 jatetxe ingururen berri ematen dute, erretegiak, herri jatetxeak eta tabernak barne, eta bakoitzari mendi txangoa gehitu diote.













