Alexander Oiarbide eta Maite Arraiza azkarrenak Ataunen
Xabat Manzisidorrek eta Angel Vazquezek egin dute bigarren eta hirugarren mutiletan, Izaro Rubiok eta Maider Lasak nesketan. 103 korrikalarik parte hartu dute, horietatik 17 emakumezkoak.
Alexander Oiarbide ordiziarrak (56:32) eta Maite Arraiza (01:08:43) lazkaotarrak irabazi dute Ataungo Hiru Auzoetako 39. Korrikaldia (Mantzaren oroimenezkoa). Xabat Manzisidor azpeitiarra (58:46) eta Angel Vazquez lazkaotarra (01:00:59) igo dira podiumera Oiarbiderekin batera mutiletan, eta Izaro Rubio ordiziarra (01:10:51) eta Maider Lasa tolosarra (01:13:04) sailkatu dira bigarren eta hirugarren nesketan. Guztira 103 korrikalarik osatu dute 17.3 kilometroko ibilbidea eta horietatik 17 emakumezkoak izan dira. Ataungo korrikaldia atzo goizean jokatu zen, San Martin, San Gregorio eta Aia auzoetan barrena.