Ampo Ordiziak berdindu egin du Bartzelonaren aurka
Goierriko taldea bosgarrena dago Espainiako Ligako sailkapen nagusian, hirugarren eta laugarren sailkatuarekin puntuetan berdinduta.
Erabateko parekotasuna izan zen atzo Bartzelonako Feixa Larga zelaian Bartzelonak eta Ampo Ordiziak jokatu zuten partidan. 25nako berdinketarekin amaitu zen norgehiagoka, eta horixe izan liteke partidaren laburpenik egokiena. Goierritarrek garaipena eskuratzeko aukera izan zuten azken minutuetan, baina aurten etxetik kanpo zortea ez dute lagun,, eta horixe falta izan zitzaien.
Nolanahi ere, Marotias-Garmendiaren mutilek izugarrizko lana egin dutela aitortu behar da. Lehen zatiko 22 eta 24. minutuetan jasotako bi txartel horiek taldea bi gizon gutxiagorekin jokatzera behartu zuten minutu askotan, baina hala ere, ez zioten partidari aurpegia galdu eta berdinduta iritsi ziren atsedenaldira. Ondoren, lehen esandakoa; partida gogorra, berdintasuna nagusi, lan asko… eta garaipen zaporea duten bi puntu ordainetan. Julen Goia, Fernando Lopez zeta Valentin Cruzek lortu dituzte goierritarren entseguak.
Sailkapenean bosgarren
Sei jardunaldi jokatuta, Ampo Ordizia bosgarren postuan dago Espainiako Ohorezko Mailaren sailkapen nagusian 19 punturekin, Alcobendas Rugby hirugarren eta Bartzelona laugarren sailkatuarekin berdinduta. Hurrengo astean, Sevillako Cajasol Ciencias Olavide hartu du Ordiziak Altamiran. Sevillakoak 8.ak dira sailkapenean, 14 punturekin.