Haur Mendi Martxa giro ederrean egin dute
Ordiziako Mendizaleen Elkarteak Haur Mendi Martxa egin du 55. urtez
Haur Mendi Martxa egin dute asteburuan, Ordiziako Mendizaleen Elkarteko kideek antolatuta. Aurtengoa, 55. edizioa izan da eta antolakuntzak balorazio “oso positiboa” egin du eta “pozik” agertu dira “90 bat pertsonek parte hartu” zutelako. Taldeak “giro ederrean” pasa zuen goiza eta eguraldi onak ere lagundu zuen hortan. Ordiziatik abiatu eta Arama, Sarasola eta Altzagarate igarota, Altzagan gosaria jan zuten. Handik, Artsuaga aldera egin eta Ordizian amaitu zuten 11 kilometro inguruko ibilaldia. Haur Mendi Martxaren helburua, “haurren eta haien familien artean mendizaletasuna sustatzea” da.
Bestalde, Ordiziako Mendizaleen Elkartekoek antolatuta baita ere, Mendi Astea egingo dute azaroaren 25etik 28ra Ordizian. Hitzaldi sorta polita antolatu dute egun horietarako. Informazio gehiago aurrerago.
Eta Haur Mandi Martxara bueltatuz, hona hemen ibilaldiko irudi batzuk: