Denboraldi berria hasi da Ordiziako igerilarientzat
Denboraldia hasi berria bada ere, lan txukuna egin dute Hernaniko eta Lasarteko probetan.
Ordiziako igeriketa taldekoak bi txapelketatan lehiatu dira asteburuan. Alebinak, denera 22 igerilari, Hernaniko kiroldegian eta bi probatan aritu ziren, 400 libre eta 100 bular. Lanketa txukuna egin zuten. Infantil gorako mailakoak, aldiz, Lasarteko kiroldegian lehiatu ziren. 14 igerilarik parte hartu zuten. Oraindik denboraldi hasiera dela nabaritu badute ere, lan polita egin zuten.