Hiri Galduak taldearen bigarren diskoko aurrerapen kanta

Hiri Galduak musika taldeak Durangoko Azokan aurkeztuko du bigarren diskoa. Ertzak du izenburua eta Peio Gorrotxategiren (Esne Beltza) Aieka estudioan grabatu dute. Nahasketa masterra, berriz, Txosse Ruizek egin du, Bar-tzelonako Wheel Sound estudioan. Diskoaren aurrerapen kantaren izenburua Errusiar Erruleta da eta dagoeneko Youtuben entzun daiteke.