Minbiziaren Aurkako Elkarteak diru bilketa egingo du Goierrin
Bihar Olaberrian eta larunbatean Beasaingo Odolki Egunean izango dira Goierriko boluntarioak.

AECC Minbiziaren Aurkako Elkarteak diru bilketa egingo du Goierrin, datozen egunetan. Bihar, Olaberriako Carrefour merkatal zentroan jarriko dute mahaia. Eta larunbatean, Beasaingo Odolki Egunean izango dira, 10:00etatik 13:00etara, Gernika pasealekuan. Goierriko eta Urola Garaiko batzarreko 20 boluntario ariko dira bilketa lan horretan.