Abian da mineral, fosil eta harribitxien azoka Urretxun
Gaurtik hasita igandera bitarte mota ezberdinetako mineralak, fosilak eta harribitxiak egongo dira ikusgai Urretxuko Ederrena pilotalekuan.
Mineral eta fosilen Museoaren bitartez eta hortik sortutako ekintzen bidez natur zientziak hedatzeko ilusioarekin jaio zen asteak jada 32 edizio ospatzen ditu aurten.
Beste hainbat ekintzen artean, pilotalekuan ikusi dezakegun azoka da Mineralogia eta Paleontologia asteko ekitaldirik ikusgarriena.
Azokara hurbilduz gero, hainbat adituekin solasteko aukera izateaz gain, hainbat motatako mineral, fosil edo harribitxi ikusteko eta erosteko aukera dago. Azoka bitxi hau azaroaren 1etik 3ra egongo da zabalik, goizeko 10etatik ordu-bietara bitarte, eta arratsaldeko 17:ooetatik 21:00etara.
Gainera, azokan umeek jolastu ahal izateko txoko bat ere egokitu dute eta erraldoiak eta dultzaineroak ibiliko dira pilotalekua girotzen.