Txerria eta txerrikiak izan dira protagonista Mutiloan
Mutiloako udalak XII. txerri azoka antolatu du aurten ere azaroko lehenengo igandearekin bat eginez. Goizean goiz hasi dira herritarrak plazara inguratzen eta bertan zeuden animaliak ikusten. Horretaz gain, hamabi orduz burruntzian eginiko 130 kilogramoko txerria dastatzeko aukera ere egon da. Gainera, txerrikiak zein beste motatako produktu artisauak ikusi ahal izan ditugu salmahaietan. Erakusmahaien artean, urdaiazpiko mozte erakusketa eta odolkia egiteko erakustaldia egon da.
Jaiari amaiera emateko, 110 helduek eta 30 umeek herri bazkari goxo batez gozatu dute babarrun artean.