Xabier Zalduari aitortza Buzkantza egunean
Buzkantza egunaz baliatuz egin diote Zumarragako aizkolariari aitortza besteak beste, bere herria Euskal Herriko hainbat txokoetan plazaratzeagatik.
Gaur goizean ospatu da Zumarragako Euskadi plazan Buzkantza Egunaren 37. edizioa. Bertara gerturatu direnek buzkantza dastatzeko eta erosteko aukera izan dute. Gainera, artisauek haien produktuak saltzeko parada ere izan dute. Buzkantza ez ezik, Xabier Zaldua ere izan da protagonista gaurkoan bigarren urtez jarraian Euskal Pentatloi Txapelketa irabazteagatik. Hori dela eta eskaini diote aitortza herriko plazan Gorka Azkarateren bertsoaz lagundurik.
Guzti hau pentatloi saio bat eginez borobildu dute. Eraskustaldian, Xabier Zalduak, Arria V.ak, Luis Mari Txapartegik eta Aratz Mugertzak parte hartu dute. Esatariaren hitzetan, erakustaldia baino apustua zirudien goizeko kirol probak, bereziki Zalduaren eta Arria V.aren arteko lehia estuarengatik. Azkenik, Zalduak erraz utzi ez dion arren, Arria V.a izan da garaile.