Beñat Ibargurenek ezin izan du debuteko partida ofiziala jokatu
LAZKAO // Pala profesionaleko binakako Kutxabank Ligan ezin izan du debutatu Beñat Ibarguren pilotari lazkaotarrak. Xabier Ibargarai atzelaria min hartuta da, eta erakustaldiko partida soilik jokatu ahal izan zuen, Bilbon larunbatean, lehen neurketa ofizialaren ordez. Gordon izan zuen bikotekide, eta Fusto-Urrutiak 3 eta 2 irabazi zieten, hiru set-era. Ligako partida galdutzat eman diete, bestetik.












