Ordizian, Bareak eta Lazkaon merkatari elkarteek kanpainarekin bat egin eta Goierriko hiru bibote onenak sarituko dituzte.
Azaroaren 19 baino lehen, udaleko webaren bitartez eta Kiroldegiko harreran inprimakia betez, edonork aurkez dezake izengai bat edo batzuk sari bakoitzerako. Abenduaren 27an izango da sari emate ekitaldia Igartzako jauregian
Espainiako Gorteetarako Hauteskundeen oihartzunak iritsi dira Goierrira ere, nahiz eta giroa ez den askorik berotu. Alderdi abertzaleek ekitaldi bana antolatu dute datozen egunetarako.
Larunbatetik iganderako gauean haizete bortitzak lurreratu zuen ehun urtetik gorako zuhaitz bat.
'Gure Zirkua' ikuskizunak Araman bukatu du sei hilabeteko bira. Bi astean, 14 ikuskizun egin dituzte, eta zirkuko kideek esker ona agertu diete ikusleei eta batez ere aramarrei.
Arratsaldeko bostetan zabalduko dute Ehunmilak, G2H eta MariMurumendi probetan izena emateko aukera. Azken bi probetan, berrikuntzak izango dira izena emateko moduan.
Aitor Zabaletak beste titulu bat lortu du, jaioterriko proba irabazita. Oso gustura agertu da garaipenarekin eta aurten egiten ari den denboraldiarekin. Bederatzi legazpiarrek parte hartu dute aurten proban.
Gaur hamabost urte, 'Odolkiak ordainetan' errezeta liburua aurkeztu zuten Beasainen. Etxabek eta Garmendiak, Ordiziako euskararen inguruko azterlana argitaratu zuten. Eta Goierriko lau mendizalek, Ama Dablamera egindako bidaiaren berri eman zuten.
Legorretako Gazte Asanbladak antolatuta, 21. Gazte Festak ospatu dituzte asteburuan. Mus txapelketako finalean, emakumezko bi bikote aritu dira lehian.
XII. Txerri Azokan txerria eta txerrikiak izan da protagonista. Juanita Murgiondok eta Juanita Aranburuk odolki erakustaldia egin dute. Herri bazkarian, babarrun janean, 130 elkartu dira