Adineko pertsonentzako bigarren dantzaldia, bihar
Beasaingo Erauskin plazan egingo dute zuzeneko musikarekin.
Beasaingo adineko pertsonek hitzordu berezia dute bihar, 18:30ean, Erauskin plazan: dantzaldia. Musika zuzenean dela, dantza egiteko aukera izango dute. Euria eginez gero, Loinazko San Martin plazan egingo dute dantzaldia.