Bareak merkatari elkartearekin zinemara
Beasaingo Usurbe Antzokirako zinema bonoa zokatuko dute.
Usurbe zinemaren inaugurazioa dela eta, Bareak merkatari elkartetik kanpaina berri bat jarri du martxan: azaroaren 16ra bitartean, elkarteko dendetan Beasain Txartelarekin ordaintzen diren erosketen artean zinemarako bonoak zozketatuko dituzte. Datafonoak ematen duen tiketan agertuko da erosketa saritua suertatu den.