Mutiloara iritsi da Pirinioetako Burdinaren Ibilbidearen erakusketa
Azaroaren 17ra bitartean udaletxeko ganbaran ikus daiteke.
Pirinioetako Burdinaren bideko ondare industriala biltzen duen erakusketa ikusgai dago Mutiloako Ganbaran hilaren 17ra bitartean. Okzitania, Andorra eta Kataluniako hainbat herrirekin batera, Zerain, Mutiloa, Beasain, Ormaiztegi eta Legazpi sare horretako kideak dira. Burdinaren erauzketari eta produkzioari lotutako industria aberatsa duten herriak dira guztiak.
Mutiloako meatze barrutia
Mutiloako meatze barrutia ibilbide horren barruan dago 2017tik, eta baita Europako Kultur Ibilbideen Sarean ere. Pirinioetako Burdinaren Ibilbidearen helburu nagusiak, industria ondarea babestea eta ezagutzera emateaz gain, mugaz gaindiko kooperazioa sustatu eta turismo kulturalaren barruan produktuak sortzea dira.
Erakusketaren ordutegia
Erakusketa ibiltaria Mutiloako udaletxeko ganbaran izango da azaroaren 17ra bitartean. 26 panel interpretatibok osatzen dute erakusketa. Ondorengo ordutegietan bisitatu daiteke:
- Astelehenetik ostiralera: 08:00etatik 15:00etara.
- Asteburuetan:
- azaroaren 10ean egun osoan
- azaroaren 16an 11:00etatik 13:00etara
- azaroaren 17an 10:00etatik 12:00etara.
- Egun horietatik kanpo ikusi nahi duenak Mutiloako udaletxera deitu behar du: 943 80 04 50.