Pirinioetako Burdinbideko ondareaz erakusketa
MUTILOA // Pirinioetako Burdinaren bideko ondare industriala biltzen duen erakusketa ikusgai dago Mutiloako Ganbaran hilaren 16ra bitartean. Zerain, Mutiloa, Beasain, Ormaiztegi eta Legazpi sare horretako kideak dira. Burdinaren memoria babestea eta balioestea da helburua, hezkuntza mundura eta herritarrengana zabalduz.