Sei bertsolari igoko dira bihar Usurbe Antzokiko eskenatokira
Arrano Elkarteak antolatutako saioan, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Iñaki Apalategi, Agin Laburu, Eneko Araiztegi eta Maider Arregi ariko dira bihar, Usurbe antzokian.
Udazken Kulturalaren barruan, goi mailako bertsolarien jardunaz gozatzeko aukera izango da bihar, 22:30ean, Usurbe Antzokian. Arrano elkarteak antolatutako urteroko bertso saioan bi goierritar ariko dira kantuan: Iñaki Apalategi beasaindarra eta Eneko Araiztegi segurarra. Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Agin Laburu eta Maider Arregi izango dituzte bertsolagunak. Gai jartzen, beste beasaindar bat ariko da: Mikel Urteaga. Sarrerak Usurbe Antzokiko leihatilan edo Kutxabanken webgunean eros daitezke txartelak, sei euroan.