Elikagai Bilketarako boluntarioak behar ditu Nagusilanek
Azaroaren 22an eta 23an egingo da.
Azaroaren 22an eta 23an urteroko Elikagai Bilketa Nagusia egingo da. Beasaingo eta Olaberriko bilketaz Nagusilan elkartea arduratzen da, beste hainbat elkarte eta erakunderen laguntzarekin. Honela, bi egun horietarako, 120 bat boluntario beharko dituztenez, boluntario lanean jardun nahi dutenek izena emateko deia egin du Nagusilanek, 658 75 07 67 telefono zenbakira whatsappa bidalita.