Parte hartze prozesua hasiko dute bihar Mutiloan, herriaren etorkizuna erabakitzeko
Lau saio egingo dituzte urtarrilaren 18ra bitartean. Bihar da lehenengoa, 17:00etan, udaletxeko ganbaran.
Mutiloako Udalak Bizi Mutiloa prozesu parte hartzailea abiatuko du bihar udaletxeko ganbaran, herrian 2020 eta 2030 urteen artean garatu daitezkeen ekintzak eta proiektuak eraikitzeko, pentsatzeko eta eztabaidatzeko helburuarekin. Nolako Mutiloa nahi eta behar dugu? Nola imaginatzen dugu Mutiloa 2030ean? Galdera horiei erantzuten saiatuko dira mutiloarrak.
Azaroaren 9tik urtarrilaren 31ra bitartan, hiru hilabeteko prozesu irekia izango da, “kolaboratzailea eta dinamikoa”.
Egutegia:
- saioa: Azaroaren 9an, 17:00etatik 19:00etara. Nola imaginatzen duzu Mutiloa 230ean? galderari erantzungo diote. Ondoren, mokadutxoa banatuko dute. Haurtzaindegi zerbitzua ere egongo da.
- saioa: Abenduaren 23an, 11:00etatik 13:00etara. Zer diote gazteek?.
- saioa: Abenduaren 14an, 17:00etatik 19:00etara. Erronketatik proposamenetara.
- saioa: Urtarrilaren 18an, 17:00etatik 19:00etara. Azken lan saioan, proiektuak eta ekintzak lehenetsiko dituzte.