Perretxikoen tailerra eta mendi irteera Itsasondon
ITSASONDO // Perretxikoen inguruan gehiago ikasteko aukera izango da ostiralean eta larunbatean. Izan ere, perretxikoen inguruko tailerra (ostirala) eta mendi irteera (larunbata) antolatu ditu, Udalak. Informazio gehiagorako eta izena emateko, gazteria-kultura@itsasondo.eus epostara idatzi beharko dute interesa dutenek. Izena emateko azken eguna, gaur da.













