Tolosako taldearekin izan dira Ane Barandiaran lazkaotarra eta Saioa Zeberio zaldibiarra Iruñean.
Irizar Taldeak bere autobus elektrikoen belaunaldi berria aurkeztu du Busworld Azokan. Diseinu eta teknologia aldetik hainbat berrikuntza egin dizkiote.
Larunbatean jokatuko da Hirugarren Mailako gipuzkoarren arteko derbia, 17:00etan, Loinatz futbol zelaian. Sarreren prezioak ondorengoak dira: Sarrera orokorrak 15 euro, bazkideak eta erretiratuak 10 euro, eta bazkide erretiratuak 8 euro.
Euskal Telebista 'Basque Experience' saio berria grabatzen ari da, eta gaur Ordiziako Azoka ezagutu dute.
Udalaren, Ttiklik Elkargunearen eta Laia Kooperatibaren arteko lankidetzatik sortu da. 8 eta 12 urte bitarteko haurrek hartuko dute parte. Agenda proiektuaren gaia landuko dute lau saiotan.
Frontoi paretik udaletxeko kantoiraino, kalea guztiz eraberrituko dute. Lanek 277.000 euroko aurrekontua dute eta hiru hilabete iraungo dute.
Bidezarrek pintxo onenaren saria jaso du, Hirukiak originalenari dagokiona. Bezeroen artean Kabia jatetxean afari bat zozkatu dute eta Maria Eugenia del Pozok irabazi du
Juan Kruz ile apaindegia legazpiar artisten obren erakusketa leku izaten ari da aurten. Horrela ospatzen ari dira arte espazio bilakatu zutela 10 urte bete direla. Salmeronen lanak jarri dituzte.
Euskalgintzatik udalgintzara ekainean sartu zen Martin Aramendi Arana (Ataun, 1970), EH Bilduren zerrendaburu. Ura, Botikaetxea, Kaxio Ibilbidea eta Artzane dira lan batzuk.
Beasaingo Udala Arteria egitasmoaren partaide izango da eta bihar, azaroaren. 14an herriko eragile, sortzaile eta interesdun orori aurkeztuko zaie udaletxean hiru saio ezberdinetan. Beasainen sormenaren alorrean dabiltzanen saretzea eta hauen lanen gizarteratzea du helburu, kultur kudeaketa parte hartzailearen metodologia baliatuz.
Ekialde Hurbilean adituak hitzaldia egingo du ostegunean, 19:00etan, Legazpiko Kultur Etxean Beti Gazte elkarteak antolatuta
Urte bukaera bitartean lau saio egingo dituzte. 2020an 25. urteurrena beteko du Beasaingo zine klubak.
Egunkariaren astebeteko orrialdeak begiratuta, egunerokoaren hariekin ehundutako hamaika koloreko oihala ageri da. Ez dago albiste nabarmenik, baina denak dira garaiko bizimoduaren isla
Larunbatean, 11:00etan, hari matazak puskak lotuko dituzte Loinazko San Martin plazan.