Larunbaten lotuko dituzte hari matazak Beasainen, hilaren 22an Igartzako jauregia inguratzeko
Loinazko San Martin plaza azpian elkartuko dira larunbatean 12:00etatik 14:00etara. Atzoko azkeneko saioan, Aitor Aldasoro alkatea aritu zitzaien laguntzen.
Asmubek, Beasaingo emakumeen elkarteak generoen arteko berdintasunaren alde eta indarkeria sexista salatzeko atzo egin zuen hari matazak ehuntzeko azken saioa. Bertan izan zen Aitor Aldasoro alkatea laguntzen. Datorren larunbatean, hilaren 22an, josiko dute egindako guztia eta azaroaren 22an Igartzako jauregia inguratuko dute hari matazekin.
Ekimen hau, azaroaren 25a, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren inguruan antolatu da Beasaingo Udalaren laguntzarekin.