Josetxo Arizkorreta iheslari politiko ohiari azken agurra egingo diote bihar Zaldibian
Arizkorretak 1969. urtean egin zuen ihes Zaldibiatik, eta 2012. urtean itzuli zen. Asteartean hil zen, 74 urterekin.
Josetxo Arizkorreta Salaberria iheslari politiko ohi zaldibiarrari azken agurra egingo diote bihar Zaldibiako plazan, 17:00etan. Auzi politikoak tarteko, 1969an egin zuen ihes herritik, eta 43 urteren ondoren, 2012an itzuli zen sorterrira. Arizkorreta joan den asteartean, hilaren 12an, hil zen gaixoaldi luze baten ondorioz.