Kirol taldeak Majoriko kantxa txikian hasiko dira entrenatzen
Astelehenetik aurrera Majori kiroldegian entrenatuko dute kirol taldeek. Gimnasioaren irekiera urte hasieran egingo dute.
Datorren astelehenetik aurrera, azaroak 18, Ordiziako Majori kiroldegiko kantxa txikia irekiko dute. Jon Ander Caballero kirol zinegotzia esan du “Ordizian kirol talde asko” dagoela eta “garrantzia handikoa” dela “kirol azpiegitura egokiak izatea”. Obrak iraun bitartean kirol taldeek ondoko herrietako kiroldegietan egin dituzte entrenamenduak baina egun gutxi barru, Majori berrituan lanean hasi ahalko dira. Astelehenean 17:00etan izango da irekiera.
Adur Ezenarro Ordiziako alkateak gogorazi du “obrak duela urtebete, iragan urteko azaroaeren 19an, hasi” zirela. Aurreko udal gobernua zegoenean hasitako lanak dira. Alkateak obra horiek zein egoeratan aurkitu zituzten nabarmendu du: “korapilo handi batekin egin dugu topo, baina gai izan gara hori askatu, gainditu eta konpontzeko”.
Korapilo horiek guztiak, aurrikusita zeuden epe ezin betetzea sortu du. Hori horrela gimnasioaren irekiera atzeratu egingo dela esan dute, datorren urte hasieran irekiko dutelarik.
Datorren astean informazio gehiago Goierriko Hitzako papereko bertsioan.