Zelaa kiroldegia erabili ahalko dute haurrek jolastoki gisa arratsaldeetan
Jolastoki zerbitzu berria du martxan Idiazabalgo Udalak. Aurrerantzean, Zelaa kiroldegia arratsaldetan zabalik egongo da haurrek jolastu ahal izateko. Kan- txaren heren batean jolastu ahalko dute. Ordutegia 16:30etik 18:30era izango da, eskola egutegian. Haurrek, heldu batek lagunduta egon beharko dute eta helduak izango dira espazioaren erabilera egokiaren arduradun.













