Andoitz Bonilla Yamaha R1 Cup 2019ko txapeldun
Bartzelonako zirkuituan jokatu den proba irabazi du; denboraldiko bosgarren garaipena izan da.
Beasaingo Andoitz Bonilla motor gidariak 2019ko Yamaha R1 Cup irabazi du. Sei lasterketak osatzen dute kopa eta azkeneko proba atzo jokatu zen Bartzelonan. Beasaindarra izan zen irabazle. Aurtengo denboraldian bost garaipen lortu ditu Bonillak.