Zerainlaben udazken kulturala hasiko da bihar
Ordiziako errugbi taldeko Asier Alvarez de Eulate, Lorena Arizala eta Sara Fernandez, eta Realeko Ane Etxezarreta elkarrizketatuko dituzte eskolako haurrek.
ZerainLabek udazken kulturala antolatu du bihar hasi eta azaroaren 30era bitartean. Ondorengoa da egitaraua:
- Azaroak 19, asteartea. 17:30: Kirolarien bisita. Puntako kirolari ezagun batzuen bisita jasoko dute herrian: Ordiziako errugbi taldeko Asier Alvarez de Eulate, Lorena Arizala eta Sara Fernandez, eta Realeko Ane Etxezarreta futbol jokalaria. Eskolako haurrek elkarrizketatuko dituzte frontoian. Ondoren elkarrekin jolastuko dute eta merienda batekin amaituko dugu eguna. Kirolari hauek bisitatuko gaituzte aurten:
- Azaroak 23, larunbata: Chillida Lekura bisita. Hernanin dagoen Chillida-Leku museo berezia urte askoren ondoren berriro irekita egotearen aukera baliatuz, goiz guztiko plana antolatu dute bisitatzeko: 09:00: Autobusaren irteera autobus geltokitik; 10:00: Bisita gidatua Chillida Lekun. 12:00: Itzulerako autobusa. Chillida Lekura joateko beharrezkoa izango da aurrez izena ematea Mandion edo Ostatun (epea: azaroak 21). Helduentzat prezioa 20 euro izango da eta haurrentzat 5 euro.
- Azaroak 26, asteartea. 18:00: Kenavo, zaku bete urre! gazteentzako abentura liburua aurkeztuko du egileak, Iñigo Ibarrak, kultur etxean. Istorio honetan, bertso zahar batzuen hariari tira eginez, gazte batzuk ezustekoz beteriko abentura dibertigarri batean murgilduko dira. Umorerik ez zaio faltako kontakizunari.
- Azaroak 30, larunbata. 12:00: Urteko batzar orokorra egingo du Zerainlab-ek kultur etxean. Orain arte egindakoen errepasoa eta aurrera begirako egitasmoak jorratuko dira.
- Azaroak 30, larunbata. 14:00: Kantu bazkaria Oiharten. Induaba jana izango da, ondorengo kantu-saiorako indarrak hartzeko. Trikitilari eta kantulariek lagunduta, bazkalostea abestuz alaituko dute. (Helduentzako prezioa 30 euro izango da eta haurrentzat 10 euro. Izena Mandion edo Ostatun eman behar da, beranduenera azaroaren 28rako).