Andoitz Bonilla Yamaha R1 Cup 2019ko txapeldun

KIROLA // Beasaingo Andoitz Bonilla motor gidariak 2019ko Yamaha R1 Cup irabazi du. Sei lasterketak osatzen dute Yamaha R1 kopa eta azkeneko proba igandean jokatu zen Bartzelonako zirkuituan; beasaindarra izan zen kopako azken probaren irabazlea. 2019ko denboraldiari dagokionean, bost garaipen lortu ditu aurten Andoitz Bonillak.