Alaken azokan postua jartzeko izen ematea zabalik dago
IDIAZABAL // Alaken azoka egingo dute Idiazabalen abenduaren 22an. Bigarren eskuko objektuek, artisautza lanek eta beste hainbat gauzek tokia izango dute. Postua jartzeko interesa dutenek eskaera egin beharko dute liburutegian, abenduaren 5a baino lehen.













