Bentazaharrekoek alaituko dute gaurko poteoa Lazkaon
LAZKAO // Euskararen Egunaren harira, gaur eta bihar ekitaldiak antolatu ditu udalak Lazkaon. Bentazaharreko Mutiko Alaiak kaleko musika taldeak girotuko du gaurko pintxo-poteoa, 18:00etatik aurrera. Euskaraldiari buruzko mezuak jartzeko guneak jarriko dituzte kalean. Bihar, 20:15ean, Amerri ikuskizuna izango da Arerian, goi mailako lau artistarekin.












