Mailaz maila, taldez talde, jokalariz jokalari osatu dute futbolarien liburuxka. Kromoak asteburuan jarriko dituzte salgai.
Ataungo Herri Antzokian 'Vint anys' kontzertua egingo du Joseba Tapiak (Lasarte, 1964), bihar 22:00etan. Hamar musikariko taldearekin errepasatuko ditu bakarkako 20 urteak.
Bihar eta etzi Danon Gelan bilduko dituzte, eta astelehenetik ostiralera, abenduaren 11ra arte, udaletxean.
Gaur eta bihar, Beasaingo Igartzako jauregian, Goierriko Mugikortasun eta Energia Kongresua egiten ari dira Goierri Valleyko 19 enpresa, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera.
Ormaiztegiko Ander Deunaren jaiak bihar hasiko dira ofizialki. Udalerriko ikasleek buruhandiak berritu eta berriak ere egin dituzte. Festetako pregoilariak Zumalakarregi Museoko langileak izango dira.
Garingo lasterketa izango da zirkuituko lehena, urtarrilaren 19an. Berrikuntza nagusia Txindokiko Kilometro Bertikala izango da. Goierri Kopako finisherrei parte hartzea eskertzeko aprobetxatu dute ekitaldia.
Gaur eta bihar artean egingo dute, Igartzako jauregian. Goierri Valleyk antolatu du foru aldundiarekin elkarlanean. Biharko jardunaldian talentua hartuko dute ardatz 'Talent day' saioan
Eguraldi atsegina azaroko azken azokan. Lehen kardu eta greloak agertu dira, odolki usain gozoz inguraturik. Arkume denboraldia hasi da.
Larunbatean, 20:30ean, Andre Mari Zeruratuaren elizan 'Beasain dantzaz eta kantuz' ikuskizuna eskainiko dute. Sarrerak salgai daude Mirentxu liburudendan.
San Ignacio taldearen aurka lehiatuko da. Gainerako taldeen ordutegiak ere prest daude.
Igartzako jauregian, 11:00etan izango da ekitaldia.
Bihar, 17:30ean, Igartzako jauregian elkartuko dira Pako Arestiren 'Rosa itzuli da' liburuaz aritzeko. Iban Apaolazaren gutuna irakurriko dute eta Lierni Armendarizen bikoteak solasaldian parte hartuko du.
Lemniskata elkarteak antolatuta, bihar, 19:00etan, Igartzako jauregian, Goierriko lau ikerlariren eta ekintzaileren lana ezagutzeko aukera izango da. Neia Naldaiz, Nerea Casado, Igor Blanco eta Jon Aramendia izango dira hizlari.
Gaur hamabost urte, Ormaiztegiko jaietako danborradaren eta mozorro egunaren berri eman zuen Hitzak. EHNA agiriaren tramitazio eguna eta Goierri garaiko arropa zaharrak jasotzeko kanpaina izan ziren eguneko beste albisteetako batzuk.
Iazko arrakasta ikusita, aurten errepikatuko dute bertako merkataritzari bultzada ematea helburu duen azoka. Hainbat eragileren elkarlanaren emaitza da. Ingurumena zainduko dute
Beasaingo antzerki tailerreko aktore gazteek Kleta printzearen istorioa kontatuko dute. Saioa larunbat arratsaldean izango da, Usurbe antzokian.
Zortzi merkatarik ikastaro batean parte hartu dute. Erakusleihoak abenduaren 10erako prest egon behar dira. Sari banaketa ekitaldia abenduaren 19an izango da, Antion