Gabiriako Ostatua gaur zabalduko dute ostalari berriek
GABIRIA // Ostatuaren zerbitzuaren esleipenean ostalari aldaketa egin ondoren eta 10 egunez itxita egon ostean, Gabiriako Ostatuak gaur hasiko du garai berria. Eider Martinez eta Mikel Asurabarrena bikoteak hartu du ardura. Irekiera ekitaldia gaur 19:00etan izango da. Pintxoak doan eskainiko dituzte. 19:30ean, Txost musika taldeak alaituko du inaugurazioa.












