Bigarren Olentzero Azoka igandera arte egongo da Legazpin
Merkatari eta ekoizleen salmenta postuez gain aisialdi ekintzak izango dira haur eta helduentzat.
Olentzero Azoka antolatu dute Legazpin tokiko merkataritza eta nekazaritza hauspotzeko helburuarekin eta gabonak gertu daudela kontutan izanda, Olentzerori opari-enkarguak egiteko, Legazpiko merkatariek duten eskaintza kalera atera dute. Ekimen horren barruan egitarau bete-betea izango da asteburu osoan zehar. Merkatarien eta ekoizleen salmenta postuez gain, beste hainbat ekintza ere antolatu dituzte. Sorgintxuloko kideen laguntzarekin, haurrentzako jolasak egin dituzte. Ondoren, Olentzeroren eta Mari Domingiren astotxoak daraman gurdira igotzeko aukera egongo da. Musika Eskolako trikitixa taldeak ere parte hartuko du eta musikarekin girotuko dute arratsaldea. Jarraian Santikutz Abesbatzak gabon kanten emanaldia egingo du. Azoka, 21:0ak arte egongo da irekita. Baina bihar ere izango da gehiago.
Abenduak 1, igandea
· 11:00. Azoka irekitzea..
· 11:00-14:00. Telleriarteko talogileak.
· 11:30-13:30. Igo Olentzero eta Mari Domingiren gurdira.
· 12:00-14:00. Sorgintxulo : umeentzako eskulanak.
· 12:30. Musika Eskolako Dultzaineroak.
· 15:00. Azoka ixtea.
· 16:30-18:30. Sorgintxulo: umeentzako jolasak.
· 18:00-20:00. Igo Olentzero eta Mari Domingiren gurdira.
· 20:00. KTE elkartearen saskia ematea.
· 20:15. Mari Domingiren eta Olentzeroren bisita.
· 20:45. Azoka ixtea.
Bukatzeko, larunbat arratsaldeko irudi batzuk: