Hossain Kaanache eta Ainhoa Sanz garaile Txindoki Krosean
Senior eta sub23 mailan helmugaratzen azkarrenak izan dira Hossain Kaanache oriotarra eta Ainhoa Sanz urretxuarra.
Abenduko lehen goiza eguzkitsu esnatu da gaurkoan Txindoki Atletismo Taldeko kideen pozerako. Oiangun hartu du lekua atletismo taldeak antolatu ohi duen krosa. Aurten, iazko krosarekin alderaturik, ez da hainbeste lokatz egon ibilbidean zehar.
Oiangu parkera hurbildu dira adin eta maila ezberdinetako korrikalariak aurreikusitako 16 kategorietan banatzen diren 11 lasterketak burutzera.
Senior eta sub23 maila
Sailkapen nagusian Hossain Kaanache atleta helmugaratu da azkarren. Oriotarraren ondoren, Pedro Muñozek eta Imanol Gonzalezek amaitu dute lasterketa hurrenez hurren.
Nesken artean Ainhoa Sanz izan da garaile. Bigarren korrikalari onena Onditz Iturbe izan da. Eta bukatzeko, Aitana Merino gaztea izan da sailkapena ixtearen arduraduna.
Gipuzkoako kros txapelketaren bigarren proba puntuagarria izan da gaurkoa. Eskolartekoentzat, ordea, hirugarrena, Zarauzko eta Irungo lasterketen ondoren.