Gorka Izagirrek Abadiñoko ziklo-kros proba irabazi du
Ormaiztegiarrak bigarren garaipena lortu du astebeteko epean. Abadiñokoan, lokatz artean aritu behar izan dute.

Izagirre anaiek betidanik gogoko izan dituzte ziklo-kros probak, eta errepideko maila gorenean arituta ere, beti saiatu izan dira lokatzetan zikintzeko tarte bat hartzen. Gorka Izagirre gozatua hartzen ari da aurten, eta dagoeneko bi lasterketa irabazi ditu, Garaikoa, joan den astean, eta Abadiñokoa, asteburuan.
Erabat lokaztuta zegoen Abadiñoko probako ibilbidea, eta hala bukatu du Izagirrek berak ere helmugan, irudietan ikus daitekeenez. Ormaiztegiarrak 25 segundoko tartea atera dio Ismael Estebani, eta 43 segundukoa Kevin Suarez hirugarren sailkatuari. Emakumezkoetan, Lucia Gonzalez izan da irabazlea.
Gorka Izagirre garaile Abadiñoko ziklo-krosean. Durangaldea gustuko du, iragan astean Garain irabazi zuelako. Ibilbide polita gaurkoa pic.twitter.com/aTrmeOUgMj
— Alfontso Arroio (@AlfontsoA) November 30, 2019