Hossain Kaanache eta Ainhoa Sanz Txindoki Kroseko irabazleak
Eguraldia lagun izan zuten igandean, Txindoki Krosera hurbildu ziren atleta eta bisitariek. Zirkuituan lokatza bai, baina giro paregabea izan zuten, eta ia 400 lasterkarik parte hartu zuten, Txindoki atletismo taldeak antolatutatako proban. 16 kategoriatan lehiatu ziren eta 11 lasterketa egin ziren guztira.
Sailkapenari dagokionez, senior mailan Hossain Kaanache atleta izan zen helmugara iristen lehena. Oriotarraren ondoren, Pedro Muñozek eta Imanol Gonzalezek amaitu zuten lasterketa hurrenez hurren.
Nesken artean Ainhoa Sanz urretxuarrak irabazi zuen. Bigarren korrikalari onena Onditz Iturbe izan zen. Eta hirugarren tokian, Aitana Merino gaztea izan sailkatu zen.
Gipuzkoako kros txapelketaren bigarren proba puntuagarria izan zen.
Bestalde, Txindokiko Eneko Agirrezabalek Valentziako maratoia egin zuen asteburuan. Lasterketa bikaina egin zuen, 02:14:26ko denbora eginez.