Durangoko azokara joateko autobusa antolatu du abenduaren 7an.
Goierriko hainbat herri eta ikastetxeetan Euskararen Egunarekin bat egin dute gaur, eta ospakizun koloretsuak egin dituzte, musika, kantu eta dantza artean.
Eusko Jaurlaritzak eta Hazi Fundazioak, WCA lehiaketan saritutako Idiazabal jatorri izendapeneko eta Artzai Gazta elkarteko gaztagileak omendu dituzte.
'Bizi dantza' ikuskizun berria estreinatuko dute Majori kiroldegian. Bi emanaldi egingo dituzte eta sarrerak salgai daude. Ziburuko eta Urruñako ikastolei laguntzeko bideratuko da dirua
Euskararen Eguna ospatuko dute gaur Goierriko hainbat herritan. Ikastetxeek, udalek eta herritarrek bat egin dute datarekin. Asteburu osoan egin dira girotzeko ekitaldiak
Datu eta kopuru guztiak oraindik jaso ez badituzte ere, azokara "jende ugari" gerturatu dela dio udalak. Postu gutxiago izanagatik, "azoka oparoa" izan baita.
Iazkoa baino %1,77 handiagoa onartu du Urretxuko Udalak. 2,5 milioiko soberakina du inbertsioetarako, eta milioi bat Jose Mari Lasa plaza eta bere ingurua berritzeko eta kamioi bat erosteko erabiliko du.
Gaur hamabost urte, Egunkaria auziko auzipetuek, tartean Txema Auzmendi ordiziarrak, Madrilgo Auzitegi Nazionalean deklaratu zuten, haien kontrako "akusazio larriak" erabat ukatuz. Iñaki Mendiguren itzultzaileak Harry Potter-en bildumaz hitz egin zuen, eta Ordizian, etorkinentzako eskuko hiztegia argitaratu zuten.
Amets Bide dantza taldeak eta Ordiziako abesbatzek, kantua eta dantza uztartu dituen ikuskizuna eskaini dute. Movember egitasmoarekin ere bat egin dute.